Baketik baketzera

1. Urriaren 20an iragarri zuen ETAk helburu politikoak lortzeko borroka armatuari behin betiko uko egiteko erabakia. Esandako erabakian erakundea desegitea eta armak uztea aipatzen ez baziren ere, albisteak poz handia ekarri du gizartera. Azkenean heldu da bake desiratua, eta askatasuna, harekin batera, dio, pozez beterik, gure Herriaren gehiengoak.

Borroka armatua ezabatzetik datorren bakea errealitate bihurtu da jada. Eta behin betikoa izatea espero dugu. Hala ere esaten da, eta ez arrazoirik gabe, urrats horrekin ez dela lortu benetako elkarbizitza baketsuak eskatzen duen guztia. Hemendik aurrera lortu beharko dugu, guztion artean, bakea dugulako, hain zuzen ere, elkarbizitza politiko-sozialari dagokion benetako baketzea. Baketze hori ez dugu jada ETAri begira planteatu beharko, baizik eta  erkidego sozio-politiko hau osatzen dugun guztiok aintzat hartuta, edozein direla ere gure ideiak eta norberaren postura politiko-sozialak.

2. Ez dira hitz hutsak, baizik eta errealitate oso konprometigarriak. Gizartea baketzeko beharrezkoa da bere baitan hainbat “balio” gauzatzea: egia, justizia, askatasuna, eta maitasun zibiko-politikotik eratortzen den elkartasuna. Horrela izan ezean, gizarte horretan, gure interes indibidual edo sozialen arabera aitortu ala ez, elkarbizitzako hainbat esparrutako konponbide faltatik jaiotako gatazkak indarrean egongo dira. Ekonomian, politikan edo kulturan. Eta gatazka horiek, aitor dezagun, asko sufriarazi digute guztioi.

Horrenbeste sufritu duen eta sufritzen jarraitzen duen Herri batek sufrikario horien sustraiak aztertzea eskatzen du, behin betiko ezabatu eta, hala, baketze-neurri handiagoetara iristeko. Borroka armatuaren indarkeria ezabatu izanarekin, bakearen dimentsio funtsezkoa, oso garrantzitsua iritsi dugu. Baina ez baketze osoak eskatzen dituen haratagoko baldintzak.

3. Bizikidetza sozialaren esparru desberdinetako baketze prozesuak dimentsio “politikoa” du. Dimentsio hori ez da bakarrik Estatuaren aginpideari dagokiona, subiranotasuna deitzen diogun hori. Ez dago dudarik, hala ere, bereziki garrantzitsua eta esanguratsua dela dimentsio hori, gizarte bizitza osoa baldintzatzen duelako. Bizitza politiko-sozial horretaz esaten da elkarrizketa dela biderik egokiena gatazkak elkar ulertzearen bitartez gainditzeko. Eta elkarrizketa horrek ez dauka, nahitaez, “negoziazioa” izan beharrik. Elkarrizketan nork bere lekuan egon behar du, bere postura politiko eta sozialari uko egin gabe. Eta behekoarengana hurbiltzea, baita “errudun” denean ere, ez da arrazoi nahikoa, berarekin “elkarrizketarik” ez izateko. Horixe esan nahi da helburu politikoak eta gatazkak gainditzea elkarrizketaren bidez egin behar dela baiesten denean, eta ez “indarkeria” armatuaren bidez. Eta elkarrizketa horietatik akordio lotesleetara iritsi daiteke, baita desberdinen artean ere.

4. Orain bizi dugun egoeran bereziki garrantzitsua da argitzea zer esan nahi den “gatazkaren” ondorioak konpontzeaz hitz egiten denean, ez baita berdin gatazka “armatuaz” mintzatzea edo “euskal gatazka politikoaz” aritzea. Lehen kasuan, jada ebatzita dagoen gatazka baten ondorioak izango lirateke, geratzen diren zauriak sendatzen saiatzea, baina, bigarrenean, gatazka politikoa bera konpontzea izango litzateke kontua.

Planteamendu orokor hauek egin ondoren, interesgarria izan liteke are garrantzi handiagoko beste gai batzuk jorratzea:

– biktima guztien eskubideak aitortzea, indarrean dagoen lege araudian ezarritakoaren arabera, egitateen “kontakizun” historikoari zor zaion leialtasunetik eta justiziaz dagokien ordaina kontuan hartuta;

– sortu den egoera berria kontuan hartuta, aplikatu beharreko kartzela politika errebisatzea, aintzat harturik kartzela zigorren helburua presoen gizarteratzea izan behar duela;

– arazo bereziki zaila izango da zigorgarria den ekintzaren baten erantzule diren ETAko kideei eman beharreko tratamendua, kide horiek aske baldin badaude;

– benetako baketzeak Euskal Herriko hiritar guztien eskubide indibidual eta kolektibo guztien aitortza eskatu beharko du. Baina, puntu horiei buruz iritzi desberdinak daudenez, moduren bat bilatu beharko da ezinbesteko iritzi desberdintasunaren barruan ahalik eta bateratasun handiena lortzeko. Adostasun horren lorpenean oinarritu beharko da baketze osoagoa.

5. Baina herri baten benetako baketzea ez da lortzen pertsonen oinarrizko eskubideak aitortzen eta zaintzen dituen demokrazia bateko portaera arauak errespetatze hutsarekin. Pertsonen arteko harremanak norberaren barruan edukitzen diren sentimendu, jarrera eta balorazioen fruitu dira, eta hala ere, eragin handia dute portaera sozialetan. Maitasuna edo gorrotoa, barkamena edo arbuioa, batasuna edo banaketa, damua edo axolagabetasuna, giza dimentsioak dira, eta ezin daitezke inposatu gizabanakoaren egiazko barne munduan. Arrazoi horregatik, bizikidetza baketsuko “kultura” baten xede izan behar dute: kultura hori da pertsonen bihotzetan barneratu behar dena.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s