Bakea – Erreparazioa – Adiskidetzea

Bakea eta justizia. Guztiok bat gatoz, edo hori diogu behintzat, ETAk indar-keria utzi izanak gure herrira bakea ekarri duela esaten dugunean. Bake horrek aitortzen du arazo politikoak indarkeria gabeko bideetatik ebatzi eta konpondu behar direla. Bake hori pertsonen duintasuna eta bizia eraginkortasun politikoa-ren gainetik jartzen duen justiziaren fruitu eta emaitza da. Justiziaren eskaeren barruan, bakea iraunkorra izan dadin, haratagoko beste helburu batzuk ere lortu beharko dira, betiere, lortutako bake egoera honetatik abiatuta.Bakea justiziaren fruitu izanik, jada lortutako bake horretatik iritsi beharko dira justiziazko beste helburu batzuk, ahaztu gabe justiziak berak ere bakearen fruitu izan behar duela. Bakea indarkeria eza baino askoz gehiago da. Pixkanaka aurrera doan prozesu baten emaitza izan behar du, baina lortutako bakearen ba-lio soziala ahaztu gabe. Hortik aurrera erdietsi beharko dira justiziazko beste helburu batzuk. Dagoen bakearen eta ez dagoen justiziaren eta dagoen justizia-ren eta oraindik ez dagoen bakearen arteko dialektika ez da erabili behar bi di-mentsio horietako edozein era interesatuan ukatzeko. Horrek eragotzi egingo bailuke gizakiaren ongizateak –gizabanakoarenak zein gizarte osoarenak– eska-tzen dituen haratagoko beste helburu batzuk lortzera bideratutako prozesua. Bake eta justizia helburuak ez dira inoiz osoki lortutako errealitateak izaten, gi-zadiaren historian.

Justizia eta bidegabekerien erreparazioa. Justizia besteari, pertsona edo erki-dego izan, berea dena edo zor zaiona ematea da. Bidegabekeria, berriz, besteari zor zaion hori ukatzea. Berezitasun batekin, alegia, bai aitortu beharreko eskuin-dea eta bai eragotzi behar den bidegabekeria justiziaren ezaugarri den obligatze-ko ahalmenak bermatu behar dituela. Justizia “besteak” –zor diodalako­– eska diezadakeenaren eremua da, eta “nik” eska diezaiokedanarena, besteak “zor” di-dalako. Horregatik, justiziaren egitekoa izaten da bidegabekeriak endredatutako harremanak zuzentzea eta konpontzea, ahal den neurrian, eragindako kalteak erreparatuz.

Indarkeriaren biktimak beren aurka egindako bidegabekerien ondoriozko kalteak pairatzen dituzten pertsonak eta gizartea dira. Kalte horiek lehenean di-raute, harik eta egindako bidegabekeriaren aurreko egoerara itzuli arte, edo, ahal den neurrian, esandako kaltea erreparatzen den arte.

Justizia, hortaz, obligazioaren eremukoa da, alegia, indarrez ezar dadila es-ka daitekeenaren eremukoa. Horregatik, bidegabekeriaz eragindako kaltearen erreparazioa, norberaren mundutik kanpo geratzen den zerbait da. Justiziak eta bidegabekeriak pertsonen kontzientziak konprometitzen dituzte, baina eragin-dako kalteen erreparazioa pertsona horien gogamenetik kanpoko beste eremu bati dagokio. Obligazioz ezartzen da eta ez du motibazioekin zerikusirik. Horre-gatik ez dira inoiz nahastu behar erreparazioaren “premia” objektiboa eta adis-kidetzeko “askatasun”  subjektiboa.

Errepara daiteke, indarrez, eragindako kaltea: horrela, justiziaren ordena objektiboa leheneratzen da. Baita urratu zuenaren borondatearen aurka ere. Ho-rregatik, esan daiteke justizia “bipolaritate objektiboaren” eremua dela. Aitzitik, adiskidetzeak, banakakoa edo kolektiboa izan, pertsona arteko “bipolaritate subjektiboaren” fruitu izan beharko du, egiazkoa izatea nahi bada eta ez betetze hutsaren alorrekoa.

Erreparazioa eta adiskidetzea. Erreparazioa eta adiskidetzea bi errealitate desberdin izateak ez du esan nahi zerikusirik ez dutenik, edo beren artean lotu-rarik ez dagoenik. Adiskidetzea egon edo ez, bidegabekeriaz eragindako kaltea erreparatu beharra dago, justiziaren eskaera baita hori, nola eta kaltea pairatu duenak ez duen, askatasunez, jasandako kalte hori barkatzea erabaki. Edozein moduz ere, oso oker daude adiskidetzeaz mintzatzea bidegabekeriaz eragindako kaltea erreparatzeko obligazioa leuntzeko, arintzeko edo ahultzeko modu disi-mulatua izan daitekeela uste dutenak.

Hortik, eta ez beste inondik, abiatuta plantea daiteke, behar bezalako argi-tasunez, adiskidetzearen gaia. Gauzak errealitatean nola diren jakin ondoren planteatu beharko da arazoan nahastuta dagoen pertsona bakoitzaren “barneko postura espiritualaren” auzia, bai norberak eragindako bidegabekeriagatik edo bai bestearen bidegabekeria nozitu izanaren ondorioz. Adiskidetze pertsonalak ezin izango du aintzat hartu gabe utzi berezkoa zaion eta bera definitzen duen “bipolaritate subjektiboa”. Ez, behintzat, adiskidetze horri aparteko balioa ema-ten dioten giza ontasunetik eta handitasunetik jardun nahi bada. Justizia objekti-boa egin daiteke motibatu duten arrazoiak alde batera utzita. Baina adiskide-tzeak “bestearen” bidegabekeriak eragindako kalte objektiboari ematen dion erantzuna, norberaren barrutik bakarrik identifikatu eta balioetsi ahal izango da, askatasun osoz, betiere.

Hain zuzen ere erantzun horrek askea izan behar duelako, normala izango da, orobat, plurala izatea, desberdina pertsona bakoitzarengan, eta inolako inpo-siziorik gabekoa. Adiskidetzea norberaren borondatearen fruitua da, ezaugarri gisa duen bipolaritate subjektibo horren barruan. Nolanahi ere, beharrezkoa izango da “besteari” abegi ona egiteko jarrera borondatetsutik abiatzea, azken batean, bi norabidetako maitasunari egiten baitzaio erreferentzia. Barkatzen duenaren maitasuna, alde batetik, eta barkatua izatea eskatzen duenarena, bes-tetik. Ez da ahaztu behar, bestalde, beste ondorio positibo batzuk ere eratorriko liratekeela adiskidetze horretatik: elkarbizitza normalizatua berreskuratzea eta gi-zartera etorkizun hobearen itxaropena ekartzea.

Lastima izango litzateke justiziaren baketik anaitasunezko abegi onera egin beharreko ibilbide horretan, MAITASUNAri uko egitea edo aintzat ez har-tzea, horrexek ematen baitigu, egiaz, etsaiari berari ere abegi ona egiteko bidea.

Bakea eta justizia. Guztiok bat gatoz, edo hori diogu behintzat, ETAk indar-keria utzi izanak gure herrira bakea ekarri duela esaten dugunean. Bake horrek aitortzen du arazo politikoak indarkeria gabeko bideetatik ebatzi eta konpondu behar direla. Bake hori pertsonen duintasuna eta bizia eraginkortasun politikoa-ren gainetik jartzen duen justiziaren fruitu eta emaitza da. Justiziaren eskaeren barruan, bakea iraunkorra izan dadin, haratagoko beste helburu batzuk ere lortu beharko dira, betiere, lortutako bake egoera honetatik abiatuta.

Bakea justiziaren fruitu izanik, jada lortutako bake horretatik iritsi beharko dira justiziazko beste helburu batzuk, ahaztu gabe justiziak berak ere bakearen fruitu izan behar duela. Bakea indarkeria eza baino askoz gehiago da. Pixkanaka aurrera doan prozesu baten emaitza izan behar du, baina lortutako bakearen ba-lio soziala ahaztu gabe. Hortik aurrera erdietsi beharko dira justiziazko beste helburu batzuk. Dagoen bakearen eta ez dagoen justiziaren eta dagoen justizia-ren eta oraindik ez dagoen bakearen arteko dialektika ez da erabili behar bi di-mentsio horietako edozein era interesatuan ukatzeko. Horrek eragotzi egingo bailuke gizakiaren ongizateak –gizabanakoarenak zein gizarte osoarenak– eska-tzen dituen haratagoko beste helburu batzuk lortzera bideratutako prozesua. Bake eta justizia helburuak ez dira inoiz osoki lortutako errealitateak izaten, gi-zadiaren historian.

Justizia eta bidegabekerien erreparazioa. Justizia besteari, pertsona edo erki-dego izan, berea dena edo zor zaiona ematea da. Bidegabekeria, berriz, besteari zor zaion hori ukatzea. Berezitasun batekin, alegia, bai aitortu beharreko eskuin-dea eta bai eragotzi behar den bidegabekeria justiziaren ezaugarri den obligatze-ko ahalmenak bermatu behar dituela. Justizia “besteak” –zor diodalako¬– eska diezadakeenaren eremua da, eta “nik” eska diezaiokedanarena, besteak “zor” di-dalako. Horregatik, justiziaren egitekoa izaten da bidegabekeriak endredatutako harremanak zuzentzea eta konpontzea, ahal den neurrian, eragindako kalteak erreparatuz.

Indarkeriaren biktimak beren aurka egindako bidegabekerien ondoriozko kalteak pairatzen dituzten pertsonak eta gizartea dira. Kalte horiek lehenean di-raute, harik eta egindako bidegabekeriaren aurreko egoerara itzuli arte, edo, ahal den neurrian, esandako kaltea erreparatzen den arte.

Justizia, hortaz, obligazioaren eremukoa da, alegia, indarrez ezar dadila es-ka daitekeenaren eremukoa. Horregatik, bidegabekeriaz eragindako kaltearen erreparazioa, norberaren mundutik kanpo geratzen den zerbait da. Justiziak eta bidegabekeriak pertsonen kontzientziak konprometitzen dituzte, baina eragin-dako kalteen erreparazioa pertsona horien gogamenetik kanpoko beste eremu bati dagokio. Obligazioz ezartzen da eta ez du motibazioekin zerikusirik. Horre-gatik ez dira inoiz nahastu behar erreparazioaren “premia” objektiboa eta adis-kidetzeko “askatasun”  subjektiboa.

Errepara daiteke, indarrez, eragindako kaltea: horrela, justiziaren ordena objektiboa leheneratzen da. Baita urratu zuenaren borondatearen aurka ere. Ho-rregatik, esan daiteke justizia “bipolaritate objektiboaren” eremua dela. Aitzitik, adiskidetzeak, banakakoa edo kolektiboa izan, pertsona arteko “bipolaritate subjektiboaren” fruitu izan beharko du, egiazkoa izatea nahi bada eta ez betetze hutsaren alorrekoa.

Erreparazioa eta adiskidetzea. Erreparazioa eta adiskidetzea bi errealitate desberdin izateak ez du esan nahi zerikusirik ez dutenik, edo beren artean lotu-rarik ez dagoenik. Adiskidetzea egon edo ez, bidegabekeriaz eragindako kaltea erreparatu beharra dago, justiziaren eskaera baita hori, nola eta kaltea pairatu duenak ez duen, askatasunez, jasandako kalte hori barkatzea erabaki. Edozein moduz ere, oso oker daude adiskidetzeaz mintzatzea bidegabekeriaz eragindako kaltea erreparatzeko obligazioa leuntzeko, arintzeko edo ahultzeko modu disi-mulatua izan daitekeela uste dutenak.

Hortik, eta ez beste inondik, abiatuta plantea daiteke, behar bezalako argi-tasunez, adiskidetzearen gaia. Gauzak errealitatean nola diren jakin ondoren planteatu beharko da arazoan nahastuta dagoen pertsona bakoitzaren “barneko postura espiritualaren” auzia, bai norberak eragindako bidegabekeriagatik edo bai bestearen bidegabekeria nozitu izanaren ondorioz. Adiskidetze pertsonalak ezin izango du aintzat hartu gabe utzi berezkoa zaion eta bera definitzen duen “bipolaritate subjektiboa”. Ez, behintzat, adiskidetze horri aparteko balioa ema-ten dioten giza ontasunetik eta handitasunetik jardun nahi bada. Justizia objekti-boa egin daiteke motibatu duten arrazoiak alde batera utzita. Baina adiskide-tzeak “bestearen” bidegabekeriak eragindako kalte objektiboari ematen dion erantzuna, norberaren barrutik bakarrik identifikatu eta balioetsi ahal izango da, askatasun osoz, betiere.

Hain zuzen ere erantzun horrek askea izan behar duelako, normala izango da, orobat, plurala izatea, desberdina pertsona bakoitzarengan, eta inolako inpo-siziorik gabekoa. Adiskidetzea norberaren borondatearen fruitua da, ezaugarri gisa duen bipolaritate subjektibo horren barruan. Nolanahi ere, beharrezkoa izango da “besteari” abegi ona egiteko jarrera borondatetsutik abiatzea, azken batean, bi norabidetako maitasunari egiten baitzaio erreferentzia. Barkatzen duenaren maitasuna, alde batetik, eta barkatua izatea eskatzen duenarena, bes-tetik. Ez da ahaztu behar, bestalde, beste ondorio positibo batzuk ere eratorriko liratekeela adiskidetze horretatik: elkarbizitza normalizatua berreskuratzea eta gi-zartera etorkizun hobearen itxaropena ekartzea.

Lastima izango litzateke justiziaren baketik anaitasunezko abegi onera egin beharreko ibilbide horretan, MAITASUNAri uko egitea edo aintzat ez har-tzea, horrexek ematen baitigu, egiaz, etsaiari berari ere abegi ona egiteko bidea.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s