Eskola libre eta demokratikoaren alde

Komunitate politiko edo, nahi izanez gero, estatu batean indarrean dagoen hezkuntza sistema ez da inoiz gobernatzen ari direnen interes politikoetatik at dagoena izaten. Baina ezta herritarrenetatik ere. Izan ere, horiek beren seme-alabak besteren esku uzten dituzte, hezitzaileek heziketaz dituzten ideiak gurasoek gustuko lituzketenetatik oso bestelakoak izan daitezkeen arren. Hiru eragile hauen –Estatua, Gurasoak eta Hezitzaileak– interesak uztartzea ez da erraza, eta hori lortzen ez denean, seme-alaben kalterako izaten da.

Arazoa, berez, konplexua da, irtenbidean kontuan hartu beharreko faktoreak anitzak direlako. Baina paradoxikoa dirudien arren, gaia korapilatsua izatea eragiten duen Demokraziaren beraren eskakizun pluralen baieztapena izango da hainbeste desiratutako konponbiderako bidea eskainiko diguna. Hiru eragile horien –Estatua, Gurasoak eta Hezitzaileak– eskubideen onarpenen ondorioz sortutako askatasunean oinarritutako Demo- krazia horren emaitzak aniztasuna izan behar du, erregimen totalitarioek berezkoak dituzten era guztietako esklusibismo baztertzaileak, laizistak nahiz klerikalak, arbuiatuz. Ezin dugu ahaztu, Estatuen hezkuntza politikaren arazoa, funtsean, arazo politikoa dela.

Ez Estatuak, ezta Elizak ere, ezin du hezkuntza proiektu bat inposatu bakoitzak bere egiaren behar edo derrigortasunean oinarriturik. Demokraziak, hala deitu ahal izateko, inplikaturiko eragile guztien askatasun desberdinak errespetatu eta uztartuko dituen hezkuntza sistema behar du, bereziki gurasoen askatasuna, ikastetxe publiko nahiz ekimen sozialekoetan, beren seme-alabentzat nahi duten hezkuntza mota aukeratzeko garaian.

Horrexegatik, hain zuzen ere, balio humanista zientifiko, unibertsal eta beharrezkoetan oinarritutako hezkuntza bati buruz hitz egiteak eta, aldi berean, kultura demokratikoak berezkoa duen pentsamendu askatasunari erantzuten dion hezkuntza aniztasuna –gurasoen aukeratzeko eskubidea barne– baieztatzeak ez du zentzurik, kontraesanezkoak dira. Gizateriaren ezagutza zientifiko eta unibertsalaren beharra, giza balioekin, etikoak barne, identifikatzea hezkuntza sistemari zenbait ideologiaren dogmatismo «eskluientea» ezartzea da eta hau benetako Demokraziarekin bateraezina da.

Planteamendu hauen aurrean, giza bizitzaren zentzuari buruzko galderak plazaratzea arrazoizkoa den ala ez plantea dezakegu, giza askatasunetik at dagoen positibismo zientifikoaren eraginkortasuna alde batera utzita ala haren gainetik. Giza bizitzaren zentzuari buruzko galdera baztertzen denez gero, hezkuntza prozesuan dogmatismo zientifikoaren ezarpenak berarekin ekarriko luke dogmatismo erlijiosoaren egia bakar eta baztergarrien antzeko zerbait, azken honen aurkakoa baina era berean gaitzesgarria, hura ere dogmatikoa delako. Dogmatismo erlijiosoa baztertzeak ez du esan nahi baztertu edo galarazi behar denik gizabanako bakoitzak, askatasun osoz, bere bizitzari ematen dion zentzuaz dituen uste sendoak edo konbikzioak izatea. Baina hori ez da kontua. Zeren eta, era berean, ezin daiteke ukatu gizakiak, zientifikoa ala ez, izan ditzakeela uste sendoak, etiko nahiz erlijiosoak, zeintzuek eragina izan dezaketen bere bizitzaren zentzuari buruzko balio iritzietan.

Hau, ez da Eskolaren alorrean planteatu beharreko kontua. Gizarte demokratiko batean, bere bizitzari emango dion zentzua zein izango den askatasunez erabakitzeko eskubidea duen herritarrak, berak aukeratutako bidetik bere seme-alabak hezteko eskubidea duen ala ez jakitea da kontua. Eskubide honen arabera, ea egikaritu ote dezakeen, heziketa eskaintza osoak, publiko nahiz kontzertatuak, gurasoei benetan ematen ote dien askatasunez aukeratu duten bidetik seme-alabak hezteko aukera. Eta aldi berean, seme-alaben nortasunaren eboluzio progresiboaren autonomiari zor zaion errespetua, kontuan hartuz.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s