Pobretasuna, ondasun erkidea eta pertsona

1. Ahots ofizialek besterik badiote ere, errealitate ekonomikoa oso txarra da biztanleriaren sektore batentzat, duela gutxi argitaratutako gizarte bazterketari eta garapenari buruzko VII. Foessa txostenak egiaztatu duen bezala. Desberdintasunak gero eta handiagoak dira, ez Estatuan bakarrik, baita gure artean ere. Azaroaren 7an, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Legebiltzarrean egindako bilkura monografiko batean, EAEko pobretasunari buruzko azkeneko datuak aurkeztu zituen eta onartu behar izan zuen desberdintasunek gora egin dutela, gizarte politikako hainbat neurri abian egon arren. Haiek gabe, askoz okerragoa litzateke egoera. EAEko biztanleriaren % 5,9 pobretasun gogorrean bizi da; Gipuzkoan, % 4,2; klase ertainak ia 11 puntu egin du okerrera, eta mugikortasun soziala beheranzkoa da, alegia, gehien-gehienontzat okerragotu egin da errealitate materiala. Aipatutako Foessa txostenak dio 360.000 pertsona direla, EAEko biztanleriaren % 16, gizarte bazterketa egoeran bizi direnak, eta horietatik heren bat muturreko egoeran, etxebizitza, lan eta osasun arazo larriekin. Krisiaren iraupena luzatuz doan neurrian, familia gehiago dira (orain % 12,3) hilaren azkenera iristeko zailtasunak dituztenak eta, batik bat, lehendik egoera ekonomiko zailean zeudenei eragiten die, hau da, gizarte zatiketa areagotu egin da.

Egoera ekonomikoa gehiengo handi batentzat okerragoa baldin bada, gizarte-gatazkek gora egingo dute eta gatazka eragileak eta bake sozialaren suntsitzaileak izatea aurpegiratuko zaie salaketa egiten dutenei eta egoera bidegabe hau aldatzeko saiatzen direnei. Beste kasu batzuetan, norberarentzat bilatuko da irtenbidea, elkartasunaren kaltetan. Zer etorkizun du, gizatasunetik begiratuta, bere kideetako kopuru esanguratsu bat baztertzen edo ezertarako aintzat hartzen ez duen gizarte batek, kide horietako asko hari ekarpenak egiteko eta hura berriztatzeko gai izan arren.

2. Jarduera ekonomikoa, oro har, eta lana, zehazki, pertsona bakoitzari eragiten dion neurrianduintasunez bizitzeko behar dena eskuratzeko bidea izaten da, eskuarkipertsona bakoitzaren errealitatea izan ohi da. Baina, modu batera edo bestera, gizadi osoari eragiten dionez, dimentsio soziala hartzen du, dudarik gabe, konnotazio politiko argiekin, eta dimentsio etikoa ere ez dago apartatzerik, Justizia bera baitago tarteko. Horregatik, bizi dugun errealitate ekonomikoa eta hartzen ari diren doiketa-neurriak balioesten direnean, ezinbestekoak dira balio etikoak: pertsona orori zor zaio bizimodu duina eta bere eskubideak errespetatuak izatea. Justiziaren egitekoa da norbanakoen, erakundeen, estatuaren eta nazioarteko harremanak eraentzea eta zuzentzea. Baina, aurreko datu horiek kontuan hartzen baditugu, harreman horiek asko dute hobetzeko etikaren ikuspuntutik. Are gehiago, harreman horiek gizatasunaren kontrakoak direlako dira bidegabeak. Beste hitz batzuetan esanda, aitortu beharra daukagu oso urruti gaudela ekonomiaren munduan Ondasun Erkidea gauzatzetik.

3. Aurreko hori behin onartuta dela, alegia, bizi dugun testuinguru sozio-ekonomikoak ez diela erantzuten Ondasun Erkidea gauzatzea berarekin dakarren Justiziaren eskakizunei, salatzen dugun bidegabekeriaren jatorrian eta iraupenean dauden pertsonen eta sistemaren erantzukizunei dagokien auzia planteatu nahi genuke. Pentsa dezagun, lehenbizi, ea gauzak nahitaez horrela izan behar duten, ez dagoelako ongi funtzionatzeko beste modurik, ala nahita egiten diren horrela, gutxi batzuen onura bilatzen delako eta ez guztiena. Gizarte bizitzaren erdian pertsona ipini nahi denean eta jarduera guztiaren helburu izan behar duela irizten denean, zer aldaketa egin beharko dira hori errealitate bilakatzeko?

Ezagutzen ditugu ideologia kapitalistak eta marxistak galdera horri ematen dizkioten erantzunak. Biak pertsonaren duintasunaren kalterako dira, bere-bereak dituen dimentsioak kentzen baitizkiote; aldiz, subjektu ekoizle-kontsumitzaile soil bihurtzen dute pertsona eta horrek norberaren askatasuna arduraz egikaritzea larriki kaltetzeaz gainera, gizakiaren osoko hazkunde pertsonala zailtzen du.

Egia esan, eginkizun zaila daukagu zintzo jokatu nahi badugu, testuinguruak ez baitu portaera horretara bultzatzen. Zintzotasun eskaseko jokabide pertsonal edo sozialetara jotzeko aukera baztertu gabe (ospetsuena, denbora hauetan, ustelkeria da), jarduera ekonomikoa egungo erakunde-sarea kontuan hartuta dago garatu beharra (hainbat maila sartzen dira hor, auzo edo herri mailatik nazioarteraino, eta botere politikoan eragiteko ahalmenak ere desberdinak dira). Egunero entzuten dugu enpresa transnazional handiek munduko zeinahi tokitan egiten dituzten azioen berri, beti beren interesen funtzioan, milaka pertsonariedo, Estatuei, beren esanetara makurtzen ez badirakalte egitea deus inporta ez zaiela. Aipatzekoa da, maila apalagoan bada ere, zenbait finantza-erakunderen jokabide espekulatiboa, enpresa bideragarriak ateak ixtera bultzatu baitituzte, edo beren betiko bankuan konfiantza osoa zuten hainbat pertsona xumeri zituzten aurrezkiak galarazi dizkiete. Etikaren ikuspegitik ametitu ezin diren jokabideak dira horrelakoak. Badirudi, hortaz, ez dagoela ekonomikoki aurrera egiterik.

Hala ere, esandako guztia gorabehera, jarduera ekonomikoa oinarrizkoa denez Ondasun Erkidea gauzatu ahal izateko, batez ere, pertsona orok bizimodu duin bat izateko bitartekoak lortu ahal izateko bidea delako, kontzientzia pertsonalak Ondasun Erkide posible hori gauzatzea bilatzen dutenekin bat egitera bultzatzen gaitu. Gaurko egoerari irtenbide gizatiarra emango bazaio eraldaketa bikoitza eta aldi berekoa behar da: norberarena eta estrukturala.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s