Ikastaroaren ibilbide erdia beteta, José Luis de la Cuesta adituaren eskutik

IMG_20141201_193142Etikarte Fundazioak antolatzen duen ‘Bakea eta elkarbizitza’ ikastaroa jada ibilbidearen erdian dago. Elkarbizitza baketsurako biktimekiko erronkak gaur egungo euskal gizartean izenburupean, José Luis de la Cuesta adituak bere proposamenak luzatu zizkien Gentza Etxera bertaratu zirenei.

Ikastaro honetako hurrengo hitzaldia 2015.urtean izango da. Urteari hasiera ezinhobea emateko, urtarrilaren 12an elkartuko gara Gentza Etxean, beti bezala, arratsaldeko 19.30etan ikataroko laugarren hitzaldian parte hartzeko. Topaketa hau Pako Garmendiaren zuzendaritzapean egingo da eta Herrigintzaren inguruko ezbaiak eta elkarbizitza izango da bertan jorratuko den gaia.

Zorionak eta Eguberri on!

José María Setien, ‘Bakea eta Elkarbizitza’ ikastaroko bigarren topaketako hizlari

Bakea justiziaren emaitza, egian oinarritua eta solidaritzak eragina, aniztasun demokratikoan izenburupean, José María Setienek ‘Bakea eta Elkarbizitza’ ikastaroren bigarren hitzaldia eskaini zuen atzo 19.30etan Gentza IMG_20141103_202535Etxean (Martutene). Setienek bakea guztiz lortzeko lau dimentsio horien beharra azpimarratu zuen.

Ikastaro honetako hurrengo hitzaldia abenduaren 1ean izango da 19.30etan Gentza Etxean. Bertan José Luis de la Cuestak Elkarbizitza baketsurako biktimekiko erronkak gaur egungo euskal gizartean hitzaldia zuzenduko du. De la Cuesta Kriminologiaren Euskal Institutuko zuzendaria izateaz gain, Zuzenbide Penalaren Nazioarteko Elkarteko lehendakaria ere bada. Gogorarazi nahi dizuegu, hitzaldietako ateak irekita daudela parte hartu nahi duen edonorrentzat.